-
Lehiaketa honetan Debagoienean bizi, lan egin edo ikasten duen edonork parte har dezake.
-
Euskarazko obra originalak eta inoiz saritu edota argitaratu gabekoak aurkez daitezke soilik.
-
Gaia librea da lehiaketa guztietan
-
Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake
-
Idazlanak tarte bikoitzez eta orrialde bakar batetik ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira.
-
Lan guztiak lelo batez sinatuko dira.
-
Lanak aurkezteko bi modu egongo dira aukeran:
-
Posta elektronikoz bidalita. Bi dokumentu bidali beharko dira helbide honetara: aed@aedelkartea.com. Dokumentu batean, lehiaketara aurkeztutako idazlana joango da, lelo batez sinatuta eta egilearen izenik gabe. Bestean, berriz, honako datu hauek zehaztuko dira:
-
Idazlanak daraman lelo bera
-
Egilearen izen-abizenak
-
Helbidea
-
Posta elektronikoa
-
Telefono zenbakia
-
Ikasturte honetan zein mailatan dabilen
-
-
Paperean inprimaturik bidalita. Idazlanaren hiru kopia aurkeztu behar dira, lelo berarekin sinatuta hiruak. Horrekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, barruan arestian aipatutako datu guztiak zehaztuko direlarik.
-
-
Lanak AED elkartearen egoitzara bidali edo eraman behar dira: aed@aedelkartea.com edo AED elkartea. Pablo Uranga 4, behea. 20500 Arrasate.
-
Lanak aurkezteko epea 2013ko martxoaren 22an bukatuko da.
-
Epaimahaia AED elkarteak aukeratutako pertsonek osatuko dute
-
Finalisten zerrenda 2013ko maiatzaren 10ean kaleratuko du epaimahaiak AED elkartearen web gunean (www.aedelkartea.com) eta hedabideen bitartez
-
Behin betiko irabazleen izenak 2013ko maiatzaren 16an egingo den sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dira.
-
Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har dezake epaimahaiak.
IPUINA
|
MAILA |
LANEN LUZERA |
SARI NAGUSIA |
2. SARIA |
|
LH5-LH6 |
1-2 orrialde |
100 € |
Oparia |
|
DBH1-DBH2 |
1-2 orrialde |
125 € |
Oparia |
|
DBH3-DBH4 |
2-4 orrialde |
150 € |
Oparia |
|
Batxilergoa eta nagusiak |
3-5 orrialde |
200 € |
Oparia |
POESIA
|
MAILA |
LANEN LUZERA |
SARI NAGUSIA |
2. SARIA |
|
LH5-LH6 |
20 lerrotik gora |
100 € |
Oparia |
|
DBH1-DBH2 |
25 lerrotik gora |
125 € |
Oparia |
|
DBH3-DBH4 |
30 lerrotik gora |
150 € |
Oparia |
|
Batxilergoa eta nagusiak |
35 lerrotik gora |
200 € |
Oparia |
BERTSO-PAPERAK
|
MAILA |
LANEN LUZERA |
SARI NAGUSIA |
2. SARIA |
|
LH5-LH6 |
Hiru bertso |
100 € |
Oparia |
|
DBH1-DBH2 |
Lau bertso |
125 € |
Oparia |
|
DBH3-DBH4 |
Bost bertso |
150 € |
Oparia |
|
Batxilergoa eta nagusiak |
Sei bertso |
200 € |
Oparia |