Gabon eta Santamasetako kutsua, gaurko udal gobernuan

Ubane Madera 2012ko azaroaren 26a

Santamasak eta Gabonak gain-gainean ditugula agerian geratuko da gaurko Udal gobernuaren asteroko batzarrean, izan ere, Santamasetako jaien aurrekontua onartzea, Santamasetan eta Gabonetan barrakak jartzeko eskaerak eta Erregeen kabalgatarako laguntza eskaera izango dituzte aztergaien artean Arrasateko agintariek. 

Horrekin batera, ez dira faltako obra kontuak; besteak beste, Ferrerias kalean ostopo zutoinak jartzeko lanak adjudikatzeko proposamena; Udal artxiboa Markuleten egokitzeko proiektua idazteko klausula teknikoen agiria onartzeko proposamena; zuhaizti batzuei buruzko azterketa (Uarkape, Monterrongo pasealekua eta Gorostiza) eta besteak beste, Uribarri eta Gipuzkoa etorbidean, bertako semaforoetan seinale akustikoak jartzeko aukera ere aztertuko dute.

Zorrak eta larrialdiko pisua

Eta bestelakoem artean, hainbat zor dituzten jarduerei ur zerbitzua mozteko ireki diren espedienteen berri emango dute; Debagoieneko eta Debabarreneko industrialdeak bat egin izanaren berri ere emango dute eta larrialdiko pisurako dauden eskaerak aztertuko dituzte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak