Balio handiko puntua ekarri dute Mondrakoek Bizkaitik

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko azaroaren 25a

Mondrako neskek 1-1 egin dute Bizkaiko Abanto taldearen kontra.

Mondrako neskek 1-1 egin dute Bizkaiko Abanto taldearen kontra: "Pozik geratu gara emaitzarekin, jokalari kopuru aldetik justu samar joan garelako Zierbana aldera", adierazi digu Andoni Ezkurra entrenatzaileak. Izan ere, atezain faltan jokalari batek bete behar izan du ate azpiko hutsunea: "Eta oso ondo, gainera".

Abantok egin zuen 1-0ekoa, eta Ainhoa Alonsok egin du berdinketaren gola: "Olatzek 1-2koa ere sartu du, baina epaileak balio gabe utzi du gola, jokoz kanpo adierazita. Dena dela, azken minutuetan sufritu egin dugu, hortan, pozik gaude".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak