Euskararen aldeko agerraldia egin dute

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko azaroaren 24a

Euskararen Legea salatu eta hizkuntzaren aldeko aldarria egin dute Arrasateko Herriko Plazan eguerdian, Euskal Herrian Euskaraz taldeak deituta.

Euskaraz bizi gaitezen, aska ditzagun kateak lelopean egin dute agerraldia. Euskararen Legeak 30 urte bete duela izan da kalera irteteko arrazoia. Baina ez da ospakizun aitzakiarekin egin, kontrakoa baizik. Izan ere, Arrasateko Euskal Herrian Euskaraz taldeak sala du legeak ez duela normalizazioa ekarri euskarari, ez baitira jasotzen diren puntu guztiak bete. Jende ugarik egin du bat deialdiarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak