Santa Zezilia Egunaren ospakizunen barruan egindako Musika Eskolako emanaldiak harrera oso ona izan du herritarren artean, Aiastuik aipatu moduan aretoa bete egin delako musikari gaztetxo eta helduagoak ikusteko: "Normalean nagusiek baino zale gehiago erakartzen dituzte gaztetxoek, baina gaur jende asko etorri da". Motza, eta ona, kontzertuak ordu erdiko iraupena izan duelako.
Libe Argoitiak eta Elene Uribetxebarriak hasi dute kontzertua, oboeekin, Roablock Ahead pieza jota:
Eta instrumentu bera erabilita, Miren Lizarragal, Alaitz Alzolak eta Irene Aguriondok Best Friend Boogie jo dute:
Peru Atxak Quaver study pieza izan du erronka:
Oier Zuriarran eta Edorta Aiastui, Tijuana Brass jotzen buru-belarri:
Akordeoiaz, berriz, Iker San Jeronimo gaztea Sur Le berge lanaz:
Eta akordeoiaz baita ere, Ainhoa Herrera eta Mi primer Vals:
Gaztetxoetan azkenak, Lide Zubiak, Amona Mantal Gorri jo du:
Bakarkako saioak utzi, eta taldekako lanean oso txukun jardun dute Haize Egur Taldekoek. Kalderete lana jo dute:
Eta nagusietan, Jurasiko's taldekoek El Padrino ezaguna jo zuten, ikusleen gozamenerako:
Santa Zezilia eguna ospatzeko ekimenak, baina, ez dira gaurko emanaldiaz amaitu. Domekan kalera irtengo da Arrasate Musikaleko banda eta 11:00etan, kalejira egingo dute. Eguerdiko 13:00etan, berriz, Herriko plazan kontzertua emango dute herritarren aurrean: "Euria egiten badu, berriz, San Frantzizko elizan egingo dugu kontzertua", adierazi digu Aiastuik.