Kooperatibismoa eta ekintzailetasuna ardatz, belaunaldi arteko topaketa Garaian

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko azaroaren 23a

Garaia Berrikuntza Gunean Aktion deituriko ekimena egin dute gaur goizean. Kooperatibismoa izan dute ardatz nagusi, eta baita ekintzailetasuna ere. Taldetan gai ezberdinak jorratu ondoren, bi ekintzaileren esperientzia entzun dute bertaratutakoek eta ekitaldiari amaiera emateko, Edurne Pasabenek berbaldia eskaini du.

Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko LEINN graduko Snatu kooperatiba enpresak antolatu dute Garaia Berrikuntza Gunean gaur goizean egin duten Aktion ekimena. 80 lagunetik gorak hartu dute parte; adin eta esparru desberdinetako pertsonak elkartu dira gaurko hitzorduan, modu horretan ideia sormen handiena batzeko asmoz.

GaraiON aisialdi taldeak eman dio hasiera ekitaldiari. Jarraian lantaldetan banatu dira, eta baloreen transmisioa, belaunaldi arteko erlazioa, lanbideen harteko hartu emanaz egin dute berba eta etorkizunari ere begiratu diote.  Ekintzaile biren adibideekin jarraitu dute eta amaieran Edurne Pasabanek berbaldia eskaini du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak