Berbaldiaren aurretik, hasierako agurra, Joxean Alustiza Fagor taldearen eta Gizabidea fundazioaren lehendakariak egingo du. Eta, hitzaldiaren sarrera, ostera, Igor Ortega MUko Lanki Ikertegikoak.
Arizmendi Topaketak ekitaldia aurten sona handiko pertsonai baten eskutik etorriko da, azkeneko urteotan gertatu den moduan. Oraingoan, Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohi eta ekonomilaria izango da. Gauzak beste era batera egin daitezke? Euskal gizarteak eta bereziki, kooperatiba mugimenduak, nola egin behar dio aurre etorkizunari da eskainiko due berbaldiaren izenburua. Gaur, eguena, izango da, 18:30ean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Areto Nagusian. Hitzaldia euskaraz izango da, aldi bereko itzulpen zerbitzuarekin.
Berbaldiaren aurretik, hasierako agurra, Joxean Alustiza Fagor taldearen eta Gizabidea fundazioaren lehendakariak egingo du. Eta, hitzaldiaren sarrera, ostera, Igor Ortega MUko Lanki Ikertegikoak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.