Azaroaren 16an Arrasateko Doke Antzerki Taldeak Arabako Foru Aldundian aurkeztu zuen Araban zehar emango dituen emanaldiak. Lau taldekideekin batera Itziar Lamarain Arabako Kultura Diputatua ere egon zen.
Azaroaren 17an Agurainen eman zion hasiera Dokek Araban zehar egiten diharduen birari, eta pozik itzuli ziren bertatik: "Ikusle kopuru polita eduki genuen eta gainera, oso pozik geratu gara egindako lanarekin".
Hurrengo saioak abenduan izango dira. Hala, talde arrasatearrak Paradisuko Atean antzezlana udalerri ezberdinetan eskainiko du: hilaren 1ean Zigoitiako Antzokian, 19:00etan; abenduaren 14an Amurrioko Antzokian, 20:00etan; abenduaren 21ean Gasteizko Beñat Etxepare Antzokian, 19:30ean; eta azkenik, abenduaren 29an Oiongo Zineman, 20:00etan.