Afarirako hitzaldira agertu den kopuru bera aurreikusi dute antolatzaileek eta afalosterako prestatu duten kantaldian giro ederra espero dute. Venezuelako zein Euskal Herriko abestiak tartekatuko dituzte; Saher berak eta Xabier Betzuen arrasatearrak abestuko dute.
Venuzela Arrasatera
Centauro Saher-ek Venezuelako Gobernuan egiten du lan. Chavezen eskutik 1998an abiatutako prozesu boliviarraren gaineko hainbat xehetasun eman ditu, lehen pertsonan bizitako esperientzian oinarrituz. Prozesu horretaz ordu erdi pasatxo aritu da berbetan eta gero bertaratutakoen galderak erantzuteko tartea ireki du.