Udazkeneko jaia aste bukaeran Al-Andalus elkartean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko azaroaren 21a

Al-Andalus elkartean Udazkeneko jaialdia ospatuko dute zapatuan eta domekan. Elkartearen sorreratik antolatzen den jaia denez, aurtengoa 23. edizioa izango da eta ohi moduan, musika eta gastronomia izango dira egitarauko ardatzak.

Hona hemen egitaraua osoa

Zapatua, hilak 24

12:00: III. Sevillana maratoia

12:30: Dastatzea: ardoa, garagardoa, freskagarriak eta pintxoak

13:30: Al-Andaluseko koroaren emanaldia

16:30: Domino eta Sube y baja txapelketak

21:30: Bazkide eta lagunendako gala-afaria (galaz jantzita joatea eskatzen da)

23:30: Esos taldearen emanaldia. 1970eko hamarkadako kantuen bertsioak.

Domeka, hilak 25

12:30: Dastatzea: ardoa, garagardoa, freskagarriak eta pintxoak

13:00: Alegria de la Sierra taldearen kontzertua

13:30: Sueños de Andalucia dantza taldearen emanaldia

15:00: Andaluziako produktu tipikoez osatutako bazkaria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak