Ines Osinaga: "Hau da Goseren diskorik onena"

Goiatz Arana Begiristain 2012ko azaroaren 21a

Gose taldeak bere bosgarren diskoa aurkeztu du goizean, laranja kolorekoa. Arrasateko hirukoak Bilboko itsasadarrean egin du aurkezpena eta lan berria inoiz baino 'Goseago' dela nabarmendu du. Aste honetan bertan helduko da dendetara. 

Hiru urte pasa dira Gose taldearen abesti berriekin osaturiko azken disko gorri hartatik. Arrosa izan zen, 2010ean, Gari, Kutxi Romero, Oskorri, edota Fermin Muguruza bezalako musikari lagunak beraien aurreko diskoetako abestiak kantatzen jarri zituena. Eta orain, laranja kolorekoa heldu da, taldearen bosgarrena eta, Sex Pistolsek 1977an Tamesisen egin bezala, Bilboko itsasadarrean aurkeztu du.

Spamek ekoitzi du Goseren diskoa, techno musikaren esparruan ibilbide luzea duen bikoteak. Orain arte den-dena eurak egitera ohituta, lehen aldiz heldu behar izan dira adostasunetara kanpoko norbaitekin, baina disko laranja oso Gose, inoiz baino Goseago dela nabarmendu dute.

11 kantu

11 abesti jaso dituzte diskoan. Désolé, Bad f-line taldearen bertsio bat da horietako bat adibidez, eta Naizena izateko izenburutzat daramana beste bat, Zigor Lampre eta Patrol Destroyersekin ondua.

Ines Osinaga, Iñaki Bengoa eta Jon Zubiaga arrasatearren azken lan honetan, erritmo elektroniko amorratuek trikitiaren soinuek ehunduriko sare trinkoarekin egiten dute jolas, ahots iradokitzalearekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak