Razorlight taldeko Johnny Borrell abeslariaren proiektu berriak lagunarteko kontzertu borobila eskaini zuen atzo Arrasateko Taupa tabernan. Laukoteak goraino bete zuen taberna astelehen arratsalde polita pasatzeko asmoz. Hilabete batzuk barru estudioan grabatuko dituzten abestiak aurkeztu zituzten eta soul, pop eta rock and roll doinuek Taupa taberna bete zuten.
Musikariek instrumentuekin sekulako trebezia erakutsi zuten, baina horrez gain, publikoarekin konplizitatea lortu zuten hasieratik. Horren ondorioz arratsalde berezia izan zen atzokoa, mundu osoan audientzia handientzat ohitutako musikariak, taberna txikian jendearen grina bertan sentitu zutelako. Kontzertua amaitu ondoren, Taupan geratu ziren Zazoolight-eko taldekideak publikoarekin hizketan, dantzan eta abesten.