Jon Sarasuaren hitzaldiak 'Norabideari buruz dozena bat gogoeta' du izenburutzat eta AED elkarteak antolatutako 'Lau begiratu euskararen norabideari' izeneko zikloaren barruan dator. Ziklo honen barruan, iralean eta urrian Lorea Agirre eta Pako Aristi izan genituen gonbidatu. Azaroan Aretxabaletako kulturgilearen txanda izango da eta abenduaren 19an, Kike Amonarrizena. Sarasuaren hitzaldia arratsaldeko 7etan izango da, Arrasateko Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.