Bioaniztasuna aztergai, Arrasateko herri eskolaren txokoetan

Ubane Madera 2012ko azaroaren 20a

Euriari aurre eginez, atzo domeka, Arrasate Herri Eskolako 63 kidek mendi buelta egin zuten Arrasateko txoko natural "interesgarrienetakoak" ezagutzeko. Gidalri eta guzti egin zuten ibilaldia, lagun izan zituzten-eta Arrasateko Udaleko Ingurumen Saileko kideak. Izan ere, elkarbizitzarako proiektuaren barruan, eskolako guraso elkarteak zein elkarbizitza batzordeak antolatu zuten ekimena, Eskolako Agenda 21 proiektuarekin bat eginez. Bide batez, Arrasateko Udalari eskerrak eman gura dizkiote, kolaborazio horrengatik.  

Hain zuzen ere, Ikutixo inguruan ibili ziren; Uribarri auzoko Ekutioarroan gora egin eta Txilibito basotik zehar Baztergain ingurura joan ziren. Handik Baztergai-azpira egin zuten (argazkia bertan ateratakoa da), eta baserriaren ostean dagoen burdi-pistatik Telleria baserrira jaitsi ziren, Ikutixo ingurura, hain zuzen ere. 

Urtzi Mendizabal biologoak eta Pello Garai Ingurumen Saileko teknikariak azalpenak eman zizkieten, "oso interesgarriak", partaide baten esanetan. Besteak beste, Ekutio errekaren gainekoak azaldu zizkieten eta baita inguruko landareen gaineko xehetasunak ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak