Arrasateko Udalak, euskal kultura eta historiarekin zerikusia daukaten ekintzak bultzatu nahi dituen heinean, hainbat ekintza antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Jada, ekintza hauek hasiera izan dute, Barrura begiratzeko leihoak filmaren proiekzioaz eta Euskal identitatearen gaineko mahai-inguruarekin.
Baina gaurkoan, beste ekintza batzuk aurkezteko agerraldia egin dute. Euskal memoriaren inguruko hitzaldi zikloa antolatu dute, Memoria berreraiki, etorkizunerako zubi izenez. Lehenengo hitzordua, eguen honetan, hilak 22 izango da; eta bigarrena, datorren asteko eguenean hilaren 29an.
Euskal Memoria fundazioko kide den Joxean Agirrek, Arrasateko hitzaldirako, Gernikako seme alabak liburua hartuko dute ardatz bezala. Fundazioaren azterketetan ardatz nagusia egia osoa bilatzen saiatzea dela argitu du, eta horren gainean herritarren laguntza ezinbestekoa dela aitortu du.
Baina horrez gain, Sustraiak Errotuz Arrasateko herri mugimenduak Kulturaten egingo duen erakusketa baten berri eman du. Erakusketa honen barruan, perspektiba ezberdinetatik aztertuko dute Arrasate herriaren historian.