Gesalibargo jubilatuen eguna ospatu zuten atzo, Arrasateko auzo horretan. Goizean, meza ospatu zuten eta, ostean, Gentilola elkartean luntxa, Txikitxu Arrostaitzen euskal dantzez alaituta. Eguna, bazkari ederrarekin amaitu zuten. Bide batez, merezitako omenaldia jaso zuten auzoko jubilatuek, bereziki, Paulino Ibabek eta Sabina Doladak (argazkian), haiek dira-eta auzoko edadetuenak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.