Emaitza ikusita partidu aspergarri izan zela pentsatzea erraza izan daiteke, hala ere, bi taldeek barruan zuten dena utzi zuten iturripeko kantxan. Partiduaren minutu gehienetan markagailuan atzetik joan ziren MUkoak. Baina Balanzategiren minutu onei eta kantxa osoko defentsari esker, bigarren laurdenerarte Zarautzekoen tiraldiari eutsi zioten.
Bigarren zatian indarberrituta
Bigarren laurdena amaitzean arrasatekoak bost puntu atzetik zeuden, eta atsedenaldiaren ondoren indarberrituta irten ziren. Erasoan gauzak argiago zeudela zirudien eta M. Arejolaleibaren hiruko bati esker markagailua berdindu zuten. Hala ere, faltak tartean zirela hirugarren laurdena 41-45eko markagailuarekin amaitu zen.
Azken 10 minutuetan, partiduaren istorioa errepikatu zen, defentsa gogorrak, eta arrasatekoak erasoan ez zebiltzan fin. Amaitzeko bi minutu falta zirenean, zonakako defentsa erabili eta hirukoak sartzen saiatu ziren errenta ahalik eta azkarren parekatzeko. Baina zapatukoa ez zen kanpo jaurtiketen eguna eta amaieran zazpi puntugatik galdu zuten Arrasatekoek.