Punk gau bizi eta zikina oparitu zuten The Ricky C Quartet ingelesek

Jagoba Domingo 2012ko azaroaren 18a

50 minutu besterik ez zituzten izan behar ikusleak poltsikoan sartzeko. Arrasateko gaztetxera hurbildu ziren pertsonak, 77ko punk bizi eta zikinarekin gozatzeko aukera izan zuten, Radio Birdman edo The Real Kids taldeen tankerako musikarekin.

Eszenatokia kantu on eta jarreraz bete zuten Ricky C abeslariak eta taldekideek. Kantu azkarrak, letra zuzenak eta ikuskizun motza. Kalean dituzten bi lanen errepasoa egin zuten zapatuan, Small Species single-a eta The Ricky C Quartet Lp-a hain zuzen.

Lehenengoz Euskal Herrian

Egin zitzaien harreraz oso eskertuta zegoen Londreseko laukotea. Izan ere Arrasate bisitatzen zuten lehen aldia zen, eta euren aurpegiak ikusita, azkena ez dela izango argi zegoen.

Dirty Brothers

Gaua amaitzeko Dirty Brothers igo ziren taula gainera, eta ohitura den bezala, kanta sorta polita eskaini zuten. Hala ere, sorpresa bat utzi zuten amaierarako, Frontkick eta Oi!The Arrase taldeko abeslaria zen Victor Bisonte, Arrasatekoekin hiru kantu abestu zituen. Momentu hunkigarriak bizi ziren zapatuan momentu hobeak gogoratzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak