Beste porrot bat etxean Lutxo Iturrinoren mutilendako. 0-1 jarri zen aurretik Tolosa eta Andoni Aizpuruk lehia berdintzea lortu zuen (1-1). Kanpokoak baino gehiago izan zen Mondra eta hainbat aukera izan zituen markagailuan aurretik jartzeko. Hala ere, barkatzen duenak ordaindu egiten du gero; 70. minutuan 1-2koa egitea lortu zuten tolosarrek. Mondrak bultzatu zuen, baina ezin golik egin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.