Zarzuelaren estreinaldia, arrakasta borobila

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko azaroaren 17a

'Gigantes y cabezudos' zarzuela estreinatu du gaur Izaskun Murgia elkarte lirikoak. Ohi moduan, lepo bete da Amaia antzokia eta aurtengo estreinaldia ere arrakasta borobila izan da; emanaldia amaitu osteko ikus-entzuleen iritziak entzutea besterik ez dago: "Ikusgarria izan da, ederra", "Urtez urte hobetzen doa" edo "Profesionalak direla dirudi", izan dira herritarren adierazpenetako batzuk. Tere Gonzalez zuzendari orokorra ere, pozik: "Beldurra nuen, zarzuela hau oso zaila zelako, baina dena ederto irten da. Zorionak lantalde osoari!".

Bihar beste emanaldi bat egingo dute eta datorren aste bukaeran beste bi saio egongo dira. Hiru emanaldi horietarako sarrerak salgai daude oraindik.

Kronika osoa, herritarren iritziak eta Tere Gonzalez zuzendari orokorrari elkarrizketa asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak