Poztu ez ezik harritu ere egin zen. Izan ere, sasiek ezkutu samarrean gordetzen zuten arren onddoa, ehiztari dezente ibiltzen den tokian zegoen.
Basoan barrena asko murgiltzeko beharrik gabe aurkitu zuen, beraz, altxorra Rodriguezek. Non? Toki zehatza ezin jakin. Aramaion, Kurtzeta inguruan, Arrasatetik 14 bat kilometrora… Ziurtasunez dakiguna da San Andreseko fruta denda batean, bere auzoan, 1,900 kilo pisatu zuela onddoak. Honezkero, zerbait gutxiago!