Duela 27 urte jaiotako arrasatearrek hitzordu berezia dute gaur. Kintada ospatzen dihardute eta goizean zehar alde zaharretik ikusi ditugu, poteoan, trikitilari eta guzti. Lehenengo aldia da, eta antolatzaileek aitortu digutenez, espero baino jende gutxiagok egin du bat ospakizunarekin: 40 bat lagun elkartu dira, guztiak egunerako propio egindako zapiarekin. Espero baino asistentzia baxuagoa izateak ez die animorik kendu aspaldiko garaiak gogoratu eta eguna giro ederran pasatzeko. Al-Andalusera bidean utzi ditugu, bertan egin behar dute-eta bazkaria. Ondo pasa!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.