Arrasateko bertso eskola: aurrera egiteko gogoz, ateak erabat zabalik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko azaroaren 16a

Ikasturte berria nobedadez josita dator Arrasateko bertso eskolarendako. Berritasun aipagarriena da Udalak lokal berria utzi dietela, Saiolan eraikinean: "Oso pozik gaude. Lokal handia da eta, gainera, beste hainbat kultura talderen ondoan gaude; horrek elkarlana errazten du. Eta noski, aurrekoaz alderatuta, ez dugu horrenbeste hotz pasako. Hori ziur", adierazi dute. Hiru taldetan banatuta 15 bat ikasle ditu eskolak baina adierazi digutenez, ateak erabat zabalik dituzte edonorendako.

Datorren astean bertsozale elkarteak antolatutako Zarauzko bertso eskolen topaketan hartuko dute parte. Horrez gain, abenduaren 14an bertso saio musikatua egingo dute Monte tabernan. Azkenik, gaztetxeko bertso eskolaren batera Santamasetan bertso poteoa egingo dute: "Harreman ona dugu eta afari bat edo beste egin dugu elkarrekin".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak