Gaurkoan, Alaitz Olabe eta Naiara Olabarriak lehen sorospen ikastaroa emango dute. Oinarrizko kontzeptuak erakutsiko dituzte Kulturateko Loramendi gelan, 18:30ean hasita.
Bihar berriz, Sabrina Patok elikaduraren inguruko mahai ingurua eskainiko du. Ekolapiko ikastetxeetako jantokietan elikadura ekologiko eta osasuntsua txertatzeko proiektuko kidea da. "Elikaduraren inguruko nondik norako batzuk azalduko dizkigu, eta helburua gurasoen kezkak argitu eta gurasoen iritzia jasotzea izango da". Bihar, 18:30ean Gaztegunean izango da hitzordua.
Saltsa-maltsetan izeneko sukaldaritza tailerra izango da asteko azken hitzordua. Sabrina Patok emango du, eta haur zein gurasoei zuzenduta dago. "Errezeta errazak eta osasuntsuak prestatzen irakatsiko digu". Gaztegunean elkartuko dira, 18:00etatik aurrera.
Gogoratu gaurko eta biharko saiotan gainera, zaintza zerbitzua egongo dela.