Londresetik irten eta Arrasaten hartuko dute lur bi taldek egunotan. Alde batetik The Ricky C Quartet taldeak bihar zapatua. Base erritmiko sendoak eta aurreneko unetik sutsua den ikuskizuna emango dute ingelesek. Rock n' roll eta punk doinuek hartuko dute beraz, gaztetxea. Beraiekin batera arituko dira Dirty Brothers eta Zantarrak taldeak, 22:30ean hasita.
Razorlight Taupan
Londresetik dator baita Razorlight. Estadioak bete izan ditu eta oraingoan, lagunartean emango du kontzertua. Sarrera mugatuak ipiniko dituzte salgai. Astelehenean 19:00etan hasita Britainia Handiko zerrendetan lehenengo postua lortu izanaren arrazoiak erakutsiko dituzte.