Mertxe Urteaga: "Santa Barbara behealdean dorre zati bat dagoela uste dugu, hori ziurtatzera gatoz"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko azaroaren 16a

Arkeolan fundazioko bi kide aurkitu ditugu gaur San Viator ikastola ondoan induskatzen. Iaz Goikobaluko dorreak identifikatu ostean, Mertxe Urteaga indusketon arduradunak uste du Santa Barbara parkearen behealdean harresi zatia dagoela: "Parke osoak duen itxurarekin, errekak nola dauden ikusita eta beste gaztelu batzuek duten kokapena zein ezaugarriak aintzat hartuz, zergatik ez hemen ere, parkearen beheko partean, dorrearen beste zati bat aurkitu? Uste dugu hala dela; orain, hori ziurtatzera goaz", dio.

Harresi edo dorre zatia Erdi Aroko gazteluaren parte direla ziurtatzeko, arkeologoak datazioak egin behar dituzte: "Beste kasuetan ateratzen den materialaren arabera –zeramika puskak, txanpon xumeak...– jakiten dugu betelana noizkoa den baina kasu honetan ez dugu horrela egingo. Jaso duguna da ikatza, haren bidez posible delako datazio bat lortzea. Suediara bidaltzen dira laginak eta datazioaren arabera planteatuko dugu gunea osoa induskatzea ala ez".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak