Zuloak taldearen txanda datorren Kooltur Ostegunean

Maider Arregi 2012ko azaroaren 16a

Indartsu dabiltza Zuloak taldeko neskak. Gitarra 'riff' gogorrak eta erritmo biziak ekarriko dizkigute hilaren 22ko 'Kooltur Ostegunera'. Kontzertu indartsua izango da, 22:00etan hasita; Eta sarrera, beti moduan 5 euro.

 

Tania de Sousa (ahotsa), Ursula Strong (bateria) eta Izaskun Muruaga (gitarra) hirukoteak osatutako neska talde rockeroa da Zuloak. Arrasaten ere geldiunea izango dute, film gabe, kontzertua emateko, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

Musikari dagokionez, gertu daude Courny Loven Hole taldearengandik; eta nola ez PJ Harvey, The Cramps eta The White Stripes taldeen, gitarra eta bateria doinuengatik ere.

Hileko azken zuzenekoa, zer esana ematen ari den  Krissy Matthews gazteak emango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak