Arrasateko altzairua eta Toledoko ezpatak berbagai gaur Kulturaten

Maider Arregi 2012ko azaroaren 20a

Genaro Rosado siderurgian eta arkeo-metalurgian adituak emango du 'Arrasateko altzairua eta Toledoko ezpatak' izenburu duen hitzaldia. 19:00etan izango da, Kulturateko areto nagusian.

Genaro Rosado, AZEceroTecnalia (Inasmet)-eko lankide ohia eta SECOT-eko aholkularia da. Erlazio estuak ditu, besteak beste, Legazpiko Lenbur fundazioarekin. Urte asko daramatza "Mondragon altzairuaren" propietate metalurgikoak eta historia ikertzen. Arrasaten, bere ikerketen berri emango du, eta XVI. mendean Mondragon altzairuaren garrantzia gertutik ezagutzeko aukera izango dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak