Arrasateko Askapenak antolatutako hitzaldia eta kantaldia gaur

Maider Arregi 2012ko azaroaren 21a

Arrasateko Askapenak, Bar Arrasateren laguntzarekin, hitzaldia antolatu du: "Prozesu Bolibariarra Venezuelan, Iraultzan sakontzen". Hitzaldia azaroaren 21ean, Bar Arrasaten, egingo da 19:30ean. Eta bertan izango da Centauro Saher hizlaria. 20:30ean afaria egingo da bertan (Bar Arrasaten edo Irati tabernan izena eman daiteke). 21:00etan Kantaldi internazionalista egingo dute Venezuelako Centauro Saherrekin eta Euskal Herriko Xabier Betzuenekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak