Hogeita bost urte bete ditu Askapenak. Ospakizunen barruan, Arrasateko Askapenak iragarri duenez, azaroaren 21ean, eguaztena, zenbait ekimen eramango ditu aurrera. Arrasate Tabernan egingo dira hiru hitzorduak. Aurrena, 19:30ean Prozesu Bolibariarra Venezuelan, Iraultzan sakontzen berbaldia eskainiko du Centauro Saher.
Jarraian, afaria egingo dute tabernan bertan, eta bertan parte hartu gura izanez gero, Arrasate Tabernan edota Iratin eman daiteke izena. Eguna borobiltzeko berriz, kantaldi internazionalista egingo dute, 21:00etan hasita. Centauro Saher eta Xabier Betzuen arrasatearra bertaratutakoen aurrean
arituko dira.