Horretarako, Euskal Herriko hainbat musikari-azeri taldean batu –besteak beste, Joseba Irazoki, Joseba Baleztena eta Guantxe–, hammond, farfisa eta guzti, eta Los buenos momentos están aquí izeneko diskoa Munster Records diskoetxearekin kaleratu dute, Devil Dogs taldeko Mike Maricondarekin grabatu ostean.
Lehen geldialdia Arrasaten
Diskoa aurkezteko bira zabala prestatu dute eta lehenengo geldiunea Arrasaten izango da.