Ikerlan, MU eta Arizmendiren arteko elkarlana aurten ere, 'First Lego League' txapelketarako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2012ko azaroaren 14a

'First Lego League' nazioarteko txapelketan arituko dira, aurten ere, Arizmendi Ikastolako ikasleak. Txapelketa horretan hainbat kanporaketa egin ohi dira eta lehenengoa Euskal Autonomi Erkidego mailakoa izango da; gaur egin dute bertara joango diren bi taldeak aukeratzeko kanporaketa baina talde guztiek amaitzerik izan ez dutenez, datorren astean jakingo da zein taldek irabazi duten.

DBHko 4. mailako teknologiako ikasleak goizean zehar Garaia Berrikuntza Gunean izan dira lehian. Talde bakoitzak eratu duen robotari misio batzuk agindu dizkio, eta betetze mailaren arabera baloratu dira. Bestalde, bakoitzak bere proiektu zientifikoaren berri eman du aurkezpen baten bidez. Dena den, ez dute talde guztiek bukatzerik izan, eta datorren astera arte ez da jakingo zein taldek irabazi duten.

Duela bi urte, robot onenaren saria

Bi talde horiek Arizmendi-Ikerlan taldearen ordezkari izango dira txapelketan. Izan ere, Ikerlanek bultzatuta hasi zen orain bi urte Arizmendi Ikastola ere lehiaketa horretan parte hartzen. Ordutik Ikerlanekin estu lanean jardun da Arizmendi Ikastolak. Orain bi urte robot onenaren saria irabazi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak