Ideietatik haratago, proiektuari forma ematen hasi da GUreztatu

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko azaroaren 14a

Atzo egin zuten azoka biziberritzeko planaren bigarren fasearen aurkezpena Arrasateko Udaletxeko pleno aretoan. Hile amaierarako lantalde berriak martxan egotea gurako lukete antolatzaileek.

Azoka biziberritzeko planak bigarren fasea hasi berri du. Hau da, orain arte ideietan zentratu badira, proiektuari berari forma ematera igaroko dira datozen hilabeteotan GUreztatuko lagunak.

Bagarako Nagore Iraolak bertaratutakoen artean ilusioa igartzen zela nabarmendu du: "Lanerako prest, ilusioz ikusi ditugu deialdira gerturatu zirenak. Pentsatzen genuen moduan, gainera, jende ugari etorri da". Hain zuzen ere, 40 bat pertsonek hartu zuten parte martitzenean, "udal ordezkariak, herri eragileak eta herritarrak". 

Lanean hasteko unea

Datozen asteetan lantalde ezberdinak martxan ipintzea da orain asmoa. "Horretarako, interesatzen zaien taldean eman dute izena: batzuk finantziazio gaia landuko dute, besteek kudeaketa eredua edota proiektu arkitektonikoa".

Ez dute adierazi hurrengo bilerak noiz egingo dituzten. "Talde bakoitzak bere denbora beharko du gaia lantzeko, izan ere, zenbait gairi forma ematea beste batzuei baino errazagoa izango dela badakigu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak