Parte-hartze polita Gurasolandiako lehen ekintzetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko azaroaren 14a

Asteon sare sozialen gaineko hitzaldia, eta haurrentzako tailerra egingo dituzte.

Azaroaren 7an abiarazi zuen Arrasateko Txatxilipurdi elkartean Gurasolandia 2012. Dantza tailerra eta jostailu erakusketa egin zituzten eta antolatzaileak gustura agertu dira ekimen biek izandako harrerarekin.

Aste honetarako bi hitzordu proposatzen dituzte.Eguenean, azaroak 15, sare sozialen gaineko hitzaldia egingo du Maite Goñi Huheziko irakasleak. Arrasateko Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da, 18:30ean hasita. Txatxilipurdik zaintza zerbitzua eskainiko du. Sare sozialak eta haurren segurtasuna landuko ditu Goñik bere hitzaldian.

Egubakoitzerako, azaroak 16, Meitai-maitiek tailerra eskainiko du 18:00etan Jokin Zaitegi gelan. Kasu honetan ere zaintza zerbitzua eskainiko du Txatxilipurdi elkarteak. Tailer horretan, MeitaiMaitia zer den, umearen anatomia, faseak jaiotzen denetik oinez hasten den arte, kanpo-haurdunaldia, umea gainean eramatearen garrantzia, haziera kontzeptua, Continuum kontzeptua… azalduko dituzte. Telazko Pixoihal sistema berri eta mistoaz ere hitzegingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak