Backgammonean jolasten ikasteko aukera, AEDrekin

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko azaroaren 13a

AEDk Elkartruk egitasmoaren barruan antolatutako backgammon jolasaren gaineko ikastaroan eman daiteke oraindik izena. Azaroaren 24an izango da hitzordua.

Azaroaren 24an backgammon jolasa ardatz izango duen ikastaroa eskainiko du Josu Herrartek AEDren Elkartruk ekimenaren baitan. Antzinako jolasa da backgammona, milaka urte dituena. Ikastaroan bere historia ezagutu eta eta jolasten ikasteko aukera eskainiko dute. Ikastaroarekin amaitzeko, parte hartzaileen artean lehiaketa bat egin gura lukete, eta irabazleari sari txiki bat emango diotela adierazi dute antolatzaileek.

Elkartruken baitako ikastaro guztiak bezala oraingoan ere prezioa 5eurotakoa izango da eta matrikuletatik jasotako dirua AEDko urteko jarduera burutzeko erabiliko da. Ikastaroa esan bezala, azaroaren 24an egingo da AEDko lokalean, 11:00etatik 14:00ak arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak