Arrasateko historiaurreaz egingo du berba Arrizabalagak gaur

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko azaroaren 13a

'Baita azken tximinoa ere... Arrasateko historiaurrea'. Izenburu horren pean egingo du berbaldia Alvaro Arrizabalaga EHUko irakasle eta Aranzadiko arkeologoak Kulturaten, 19:00ean.

Arrasate Zientzia Elkarteak Arrasateko iragana astintzen hitzaldi zikloaren baitako aurreneko hitzordua eskainiko du gaur iluntzean Alvaro Arrizabalagak. 

Arkeologo ezagunak urteak daramatza Arrasateko eta Euskal Herriko aztarnategi arkeologikoak aztertzen, hain zuzen ere, Labeko koban eta Lezetxikin indusketak egin ditu. Bi aztarnategi horiek oso garrantzitsuak dira Euskal Herriko historiografiarentzat. Labeko Koban Châtelperroniar kulturako aztarnak aurkitu zituzten. "Duda gabe Alvarok iraganeko Arrasate irudikatuko digu".

Sare sozialen bidezko jarraipena

Arrasate Zientzai Elkarteak berbaldia sare sozialen bidez jarraitzeko aukera egongo dela eman du jakitera. Twitter bidez izango da, hashtag-a sortu du horretarako, #AZEHistoria.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak