Musakola auzoan egin dute lapurreta, Zigarrola kaleko enpresa batean. Ertzaintzatik adierazi digutenez, metalezko hesi bat apurtuta sartu dira gaizkileak barrura, eta bulegoetan eta aparkatuta zeuden kamioietan egin dute lapurreta. Bertan lan egiten duen behargin batek eman du abisua Ertzaintzan 06:00etan, eguneko jarduna hasteko bertaratu denean. Ez dute zehaztu zer eraman duten ezta zenbaterainoko kalteak eragin dituzten ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.