Horiez gainera, honako beste gai hauek ere mahai gainean izango dituzte gobernuko kideek: Arrasate pasealekuan (Bolintxon) eta Errebuelta kalean espaloia berriro jartzeko lanen adjudikazioa; Akeiko ingurumen jarraipena egiteko oinarrien onespena; Emakume Txokoaren 10. urteurreneko ospakizun ekimenak; azaroaren 25eko plangintza (emakumeenganako tratu txarren kontrako eguna), eta besteak beste, San Andres eta Bedoña auzoetako jaiak antolatzeko eta Xabierko San Frantzisko eguna ospatzeko laguntza eskaerak.