'Lo Imposible' filmerako sarrerak salgai

Ubane Madera 2012ko azaroaren 12a

Lo Imposible film entzutetsua abenduan iritsiko da Arrasatera. Bada film horrek orain arte izan duen arrakastaren jakitun, Amaia Antzokiaren edukiera (aforoa) zenbatekoa den kontuan hartuta, eta leihatilak sarrerak banatzeko duen ahalmenaz kontziente izanda, Udaleko Kultura Sailak erabaki du sarrerak aldez aurretik eta kanal guztietan salgai jartzea. Hala, asteon jarriko dituzte sarrerak salgai: antzokiko leihatilan, www.kutxasarrerak.net web orrian, Servikutxan edo 943 00 12 00 telefono zenbakian.  

Sarrerak numeratuak  izango dira eta paseak honako egunetan izango dira:

  • Abenduak 2, igandea, 19:30
  • Abenduak 2, igandea, 22:00
  • Abenduak 3, astelehena, 20:30
  • Abenduak 2, igandea, 19:30
  • Abenduak 2, igandea, 22:00
  • Abenduak 3, astelehena, 20:30
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak