Hain justu ere, goizeko 07:00etan Arrasaten autobusa hartu eta Balmasedaraino abiatu ziren. Handik hasita, Rioya (678m) tontorreraino; gero, maldaz behera Aiega errekaraino. Hura pasata, berriz ere gora eta Alto de Pando (553m) ondotik igaro ostean Artziniegako bidea artu zuten.
Mendian barrena gora eta behera aritu ostean, ordu bi eta erditan iritsi ziren autobusera.
Guztira, ibilbide osoa, 19 kilometrokoa izan zen; bost ordu eta erdikoa.
Mendi ibilaldiari amaiera ederra emateko, Torre de Artziniega hotelean izan zuten bazkaria.