Arrietak gaineratu du enplegua sustatzeko neurriak hartu behar direla eta uste du Bildu berandu ari dela mugitzen: "Bilduren gobernuarendako 2011 eta 2012a krisiaren aurrean galdutako urteak dira". Horrez gain, bozeramaile sozialistak adierazi du neurri horiek hartzea behin eta berriz eskatu diotela azken urte eta erdian.