"Arrasateko herritar askoren artean behar hau existitzen dela ikusi dugulako egingo dugu proposamena". Modu horretan azaldu du Aritz Arrieta alderdiko bozeramaleak jantoki sozialaren ideia. "Gipuzkoako beste herri batzuetan ere badaude, Irunen kasu. Iruditzen zaigu Arrasateko Udala ez litzatekeela atzean geratu behar".
Arrietak gaineratu duenez, dituzten datuen arabera 80-90 herritarrek baliatu lezaketela jantokia: "Ahalegin berezia egin beharko dugu bai pertsonalki eta baita ekonomikoki ere, baina mereziko du".
Alderdi sozialistak Arrasateko Udaleko Gizarte Ongizate Saileko batzordean aurkeztuko du ideia eta prest agertu da proiektua aurrera eramaten laguntzeko. "Txarrenean, aurrekontutik premiazko partida bat eskatuko dugu egitasmoa egi bilakatzen laguntzeko".