Anger talde arrasatearrak, abendu hasiera 'Hirugarren azala' erakutsiko digula aurreratu zigun. Diskoa borobiltzeko lanak, ziztu bizian doaz eta asteburuan nahasketak egingo dituzte. Dena ondo bidean, 11 abesti izango dira, eta abendu hasieran, Durangoko azokarako, prest izatea gura dute. "Nahasketa, masterizazio eta fabrikazioaren arabera izango da; ezin dugu beraz kaleratze data bat zehaztu oraindik". Jarraian, grabaketa fasea laburbiltzen den bideoa:
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.