Askapenaren urteurren-festara joateko autobusa Arrasatetik

Goiatz Arana Begiristain 2012ko azaroaren 8a

Askapena erakunde internazionalistak 25 urte bete ditu aurten eta, urteurren hori ospatzeko, ekitaldi bat egingo du azaroren 10ean Altsasun (Nafarroa). Bertara joateko autobusa irtengo da Arrasatetik, eta txartelak Irati tabernan daude salgai: hamar euro balio dute; zortzi, langabeentzat. Autobusa 09:15ean aterako da Arrasatetik eta, bueltan, 05:00etan Altsasutik.

11:00etan hasi eta goizaldera arte, egun osoko egitaraua prestatu dute: ongi-etorria; Plazatik mundura, Porrotx eta Irrien Lagunekin; ekitaldi internazionalista; Rojo Cancionero; Herriak gora martxa; eta Obrindt pas, Vendetta  –25. urteurreneko abestia egin du– eta Los Zopilotes taldeen kontzertua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak