Arrasate Zientzia Elkarteak Arrasateko iragana astintzen hitzaldi zikloa antolatu du. Arantza Otaduyk adierazi duenez, "Arrasateko ondare historikoa ezagutaraztea izango da alde batetik zikloaren helburua, astronomia herritarrei gerturatzea, eta baita Arrasateko historiaren transmisioaren garrantzia adieraztea".
Historiaurretik gaurdaino
Baita azken tximinoa ere... Arrasateko historiaurrea hitzaldian, Alvaro Arrizabalaga antropologoak hartuko du hitza azaroaren 13an. Urte mordoxka daramatza Labe Koba eta Lezetxikin indusketak egiten eta ongi ezagutzen duen gaiaz egingo du berba.
Kulturateko areto nagusian egin dute hitzaldi zikloaren aurkezpena.
Bigarren saioa, hilaren 20an izango da: El acero de Mondragón y las espadas de Toledo. Gerardo Rosado metalurgian aditua arituko da bertan. Rosadok urtetan zehar Udalatxeko altzairuaren propietateak ikertu ditu.
Bestalde, abenduaren 4an Anton del Campo injineru eta kosmologian adituak euskal artea eta zeruko gorputzen arteko erlazioaz egingo du berba El cielo desde Mondragón hitzaldian.
Eta Josemari Velez de Mendizabalek abenduaren 11n Miguel de Madinabeitia historialari arrasatearraz arituko da Kulturaten eskainiko duen berbaldian.