Javier Sun donostiarrak inauguratuko du azaroko Kooltur

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko azaroaren 8a

Zutik, gitarra eskuan duela. Horrela agertuko da Javier Sun artista donostiarra Kooltur Ostegunekin disfrutatzera gerturatzen direnen aurrera. Rockarekin hitzordu berezia, gaur Arrasateko Gaztetxean, 22:00ean hasita.

Javier Sun musikari donostiarra izango da hilabete honetako lehenengo gonbidatua. Artista beteranoa da gipuzkoarra, The Scooters taldean hasi zen 80ko hamarkadan eta orduko kantuak interpretatuko ditu gaur iluntzean, eta baita The Beatles, The Who, Neil Young eta bestelako taldeen bertsioak ere.

Rock, blues, punka...

Max Gamuzak hartuko du lekukoa datorren eguenean, hilak 15; rock eta garage musika egiten du aspalditik asturiarrak, eta Los buenos momentos están aquí diskoa aurkeztuko du, Guanch, Joseba Baleztena, Joseba Irazoki eta Iñigo Ortiz de Zarate alboan dituela.

Fermin Muguruzak azken dokumentalerako propio sorturiko Zuloak hirukotea igoko da gaztetxeko oholtzara azaroaren 22an. Hileko azken hitzordua 29an izango da eta Krissy Mathiews arituko da, blues eta rock doinuekin ikus-entzuleak gozarazten.

Hitzordu guztia beti bezala, eguenetan, 22:00etatik aurrera Arrasateko Gaztetxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak