Uste baino talde gutxiago Zaldibarren

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko azaroaren 8a

Zaldibarko areto-futbol txapelketa bere 51. ediziora iritsi da aurten; uste baino talde gutxiagok hartuko dute parte 2012-2013ko norgehiagokan. Zapatu honetan emango diote hasiera txapelketari, eta asmoa, 2013ko ekainera bitartean aritzea da.

Hamahiru talde arituko dira aurten Zaldibarko Txapelketan eta zapatuan hasita, 2013ko ekainera bitartean jardungo dute; 23 jardunaldi izango dira orotara.

Uste baino talde gutxiagok hartuko dute parte aurtengoan. Txapelketako antolatzaile Jose Anjel Tenaren iritziz belaunaldi aldaketak eragin du parte hartzaileen kopurua jaistea: "Gabiltzanak beteranoak gara gainera, 16-28 urte bitarteko gazterik ez dago. Toki guztietan ari da gertatzen berdina, belaunaldi berriei beste gauza batzuk interesatuko zaizkie, ziurrenik".

Azken urteetan Zaldibarko txapelketako parte hartzaileen kopuruak beheranzko joera hartu du eta . "Gure asmoa talde gutxi egonda, denok ahalik eta gehien jokatzea da". Zenbait ideia dituzte buruan antolatzaileek 51. ediziorako, Kopako bi partidu egitea, bi fasetan banatzea... "Ikusteke dago nola antolatuko garen". Zapatu eta domeka goizak Zaldibarren igarotzeko unea hasiko da beraz, zapatuan.

Lehenengo jardunaldia

Zapatuko partiduak:

10:30    At. Betrayer - Sonografos
11:30    Aston Birra - Fidel & Discipulos
12:30    Iluntz - Iriztu

Domekako partiduak:

10:30    Lasagabaster - Ostantz
11:30    Haizea's Weah - Iluna Tab.
12:30    Aldatz - Dribling

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak