Gureztatu azoka biziberritzeko ekimena gertu dago ikasturte eta erronka berriei aurre egiteko: "Datozen hilabeteotan ildo eta proposamen ezberdinen inguruko lanketan sakontzea gurako genuke, orain arte egin izan dugun bezala, herritar eta eragileetako ordezkariekin batera". Bada, herritarrekin bilera azaroaren 13an egingo dute, udaletxeko osoko bilkuren aretoan (18:30). Herrigintzaren garrantzia azpimarratu dute deitzaileek: "Arrasateko azoka biziberrituko badugu, elkarlanean eta herrigintzatik egingo dugu".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.