"Caja Ruralekoek hasieratik sinistu dute egin dezakedan lanean"

Xabier Urtzelai 2012ko aza. 7a, 10:00

Ivan Velasco aurkeztu zuen atzo Caja Rural taldeak, eta Arrasateko ziklistak egindako lehenengo adierazpenetan esker ona erakutsi zien Floren Eskisabeli (Klubeko presidentea) eta Eugenio Goikoetxeari (Kirol zuzendaria): "Oso pozik nago talde honekin fitxatu izanagatik. Eurekin berba egin nuen lehen momentutik erabateko konfiantza erakutsi didate. Badakit errepidean niretako aukerak izango ditudala, askatasuna izango dudala, eta gauza politak egiteko kalitatea dudala".

Hain zuzen, kalitate hori erakusteko irrikan dago Arrasatekoa: "Handia izango litzateke garaipen batekin izango balitz". Caja Ruraleko ziklista berriak uste du taldean kalitate oso handiko txirrindulariak daudela, jende azkarraz, gorantz ondo dabilen jendeaz; gauza politak egingo ditugu".

Gazteei laguntzeko ardura

Txirrindulari gipuzkoarrak gaineratu zuen beteranoen ardura izango dela taldea gidatzea, emaitza onak lortzen saiatzea eta gazteen ondoan egotea: "Iaz oso lan ona egin zuten, eta uste dut aurten talde hobea dugula". Hala, Arrasatekoak onartu zuen beste eskaintzaren bat izan zuela: "Baina Caja Ruralekoek hasieratik egin zidaten berba garbi, taldean nahi nindutela, eta hemen nago". 

Hala, Eugenio Goikoetxeak azpimarratu zuen Ivanen fitxaketaz taldearen bizkarrezurra osatu dutela: "Arroyorekin eta Txurrukarekin batera talde polita osatu dugu denboraldiko lasterketa garrantzitsuetarako. Seguru nago Velascok emaitza onak lortuko dituela, gure partetik, oso pozik gaude gurekin dagoelako".Hala, oraingoa asteburuan Tuterara joango da taldea, denboraldiko lehenengo kontzentrazioa egitera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak