Taldeak aurreratu digunez, azaro amaierarako edo abenduko lehen asterako kalean izatea espero dute; Durangoko Azokan ziur egongo dela salgai. 10 abesti ditu, guztiak euskaraz: "Esan daiteke aurreko lanaren garapena dela". Sorkuntzan aurrera doaz, beraz, beti ere Never Surrender-ek dituen berezitasunei eutsiz. Geldialdi luze baten ondoren, hilabete eskas barru izango ditugu bueltan.